36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O

Oihan enkantea

Erroko eta Zilbetiko Kontzejuek (Erroibar), behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen dute, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra, 862 pago, 1.060,22 metro kubiko zerra-zur eta 14,87 metro kubiko egur egiten dutenak, Oiartzuri alderdian (Urrutzia eta Astobiako hermendia, Erro-Zilbetiko Kontzejuarena). Hasierako prezioa: 26.339.705 pezeta.

Proposamenak aurkezteko epea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun naturaleko eguerdiko bietan bukatuko da, ereduaren ariora.

Enkantea hurrengo egun baliodunean eginen da, eguerdiko ordu batean. Hartan parte hartu ahal izateko, hasierako prezioaren % 2 ordaindu izanaren gordekina aurkeztu beharko da.

Baldintzak Erroko Kontzejuko idazkaritzan egonen dira ikusgai, interesatuen eskura, eta enkantea hasi baino lehen irakurriko dira.

Erron, bi mila eta bateko otsailaren hemezortzian. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: adinez nagusia.

N.A.N. zenbakia: ................

Bizilekua: (herria, karrika, probintzia).

Telefono zenbakia: ..................

862 pago, 4 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, esleitzeko eginen den enkantearen berri dut, baita esleipena zuzentzen duten baldintzen berri ere. Hortaz, onartzen ditut eta lotearen truke diru hau eskaintzen: .................. (letraz eta zenbakiz).............. pezeta.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0102233