36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A K I L

Plan Partziala eta Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa Hiriberrin. Hasierako onespena

2001eko otsailaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi ziren bai Hiriberriko 1. Sektoreko Plan Partziala, bai arau subsidirioetan Kontzeju horretan aldaketa puntuala egitea.

Aldaketa horren helburua da 1. sektorearen esparrua doitzea, haren exekuzioa errazteko eta U.52 ordenamenduan sartu eta, ondoren, urbanizatu ahal izateko; halatan, jarduketa sistema eta eraikuntzaren baldintza batzuk -desegokiak suertatu direnak, hala nola eraikuntzaren garaiera- aldatuko dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115 eta 117. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarriarekin bat, onetsitako proiektuak jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, interesatuek aztertu eta iradokizunak eta alternatibak -proposaturiko hirigintza-eredua ez bezalakoak- aurkez ditzaten.

Arakilen, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, Carlos Iribarren.

Iragarkiaren kodea: A0102157