36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2001eko urtarrilaren 30ean egin bilkura arruntean:

Ikusirik H.A.P.O.n UC-93 unitateari dagokionez (La Nava industrialdea) Construcciones y Reparaciones La Nava, S.L.k sustaturiko aldaketa puntuala egiteko tramitatu den espedientea.

Kontuan harturik eskatutako aldaketak truke bat dakarrela, merkataritzarako luzartia kendu eta berdegunea emanez, baita erabilera aldaketa bat ere, merkataritzarako barik industriarako izan dadin, eta aurkeztutako oroit-idazkian horri antzematen bazaio ere, osatu beharko dela tramitazio bakarra egiteko.

Ikusirik José Martín Errea jaun arkitektoak luzaturiko txosten teknikoa, 2001eko urtarrilaren 26koa, Aholkularitza Juridikoaren txostena, 2001eko urtarrilaren 29koa, eta Kontu Hartzailetzaren eta jarduneko idazkariaren txostena, 2001eko urtarrilaren 30ekoa, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 115, 116, 120 eta 127. artikuluak aplikatuz, erabaki da:

Lehenbizikoa.-H.A.P.O.n UC-93 unitateari dagokionez Construcciones y Reparaciones La Nava, S.L.k sustaturiko aldaketa puntuala hasiera batean onestea.

Bigarrena.-Espedientea hilabetez jendaurrean paratzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz. Erabaki hau oholean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen argitaratzea, interesatuek beren eskubidearen alde nahi dutena alega dezaten.

Hirugarrena.-Sustatzaileari errekerimendu egitea, dokumentazioa osatzeko erabilera merkataritzarako barik industriarako izan dadin aldaketa egiteaz den bezainbatean.

Laugarrena.-Sustatzaileari, aldaketak ukitutakoei, zerbitzu teknikoei, Kontu Hartzailetzari eta Idazkaritzari aldaketa jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tramite egintza bat izanik, ez zaioadministrazio bidean errekurtsorik aurkezten ahal. Hortaz, horren berri ematen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta bateko otsailaren hamabortzean. Alkatea, sinadura ulertezina. Jarduneko idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0102156