36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Oihan enkantea ehuneko hamar merkeago

Funesko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra: 3.713 makal, 2.361,812 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 17.844.012 pezeta, ehuneko 10 merkatuta.

Proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari lotuko zaizkio, eta udal idazkaritzan aurkeztuko dira hogeita sei egun naturaleko epean (larunbatak eta jaiegunak barne), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eguerdiko hamabiak baino lehen. Proposamenekin batera, lotearen hasierako prezioaren % 2ko fidantza edo haren ordainagiria eta enpresaren sailkapen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia aurkeztu beharko dira. Kartazalak hurrengo egun baliodunean irekiko dira, eguerdiko hamabietan.

Proposamenak aurkezteko eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epea luzatuko da hurrengo egun balioduna arte, eta ireki, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Funesen, bi mila eta bateko otsailaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Luis Díaz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............., adinez nagusia, herria: ..........., karrika: ........, zenbakia: ......., N.A.N.: ........

Funesko Udalak, data honetako .... eta zenbaki honetako ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako oihan lote bakarraren truke diru hau eskaintzen dut: .......... (letraz eta zenbakiz) .......... eta hitz ematen dut enkantea arautzen duen baldintzen pleguan ezarritakoa beteko dudala, horien berri baitut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0102155