36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Jarduera Ekonomikoen Erregistroa jendaurrean jartzea.

Azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuko 2. artikuluko hirugarren lerroaldean xedatutakoa betez jakinarazten da, orok jakin dezan, Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren Erregistroa, 2000ko edozein egunetan horretan altan egon zirenei dagokiena, jendaurrean jarriko dela zerga jaso behar duen udaletxe bakoitzean, 2001eko apirilaren 1etik 15era, biak barne.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren zazpian.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: A0102489