3. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

E D I K T U A

Azkoiengo Udalaren osoko bilkurak onetsi zituen Azkoiengo U-1 sektorean dituen orubeak eta zatitu gabeko lurzatiak lehiaketa bidez trukatzeko baldintzak. Lizitazioaren prezioa, guztira, 245.186.507 pezetakoa da, BEZa barne.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Azkoiengo Udaleko idazkaritzan.

Eskaintzak Azkoiengo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 26 egun naturaletan.

Proposamen ekonomikoen gutunazala irekiko da proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko zazpigarren egun baliodunean.

Azkoienen, bi milako abenduaren hogeita bian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0011970