3. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1183/2000 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza Zuzendari Nagusiak emana, abenduaren 15eko 18/1986 Euskararen Foru Legea aplikatzearekin hizkuntza bat hautatzearen ondorioz joan-etorrian ibili behar duten ikasleei 2000-2001 ikasturterako dirulaguntzak emateko ebazpena eta dirulaguntza onetsien ordainketa baimentzen dituena.

Euskara Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan abenduaren 15eko 18/1986 Euskararen Foru Legea aplikatzearekin hizkuntza bat hautatzearen ondorioz joan-etorrian ibili behar duten ikasleei 2000-2001 ikasturterako dirulaguntzak emateko deialdia aztertu da, eta Foru Lege horren araudiak (Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak uztailaren 18an emandako 285/2000 Foru Aginduak onetsi zuena) ezarritako epeak amaitu ondoren, eta Zerbitzu horrek Deialdian aurkeztutako eskaeren egokitasuna aztertuta.

Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduak eskuordetzen dizkidan ahalmenak erabiliz

EBATZI DUT:

1. Hizkuntza bat hautatzearen ondorioz joan-etorrian ibili behar duten ikasleei 2000-2001 ikasturterako dirulaguntzak emateko baimena ematea.

2. Dirulaguntza onetsiak ordaintzeko kreditua handitzeko baimena ematea, 27.038.750 pezetako zenbatekoa, alegia.

3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea 27.038.750 pezeta ordaintzeko aginduak eman ditzala, 2000. urteko gastuen aurrekontuaren 41400-4810-4229 kontusailaren (euskara sustatzeko dirulaguntzak) 15590-5 lerroaren kargura, Eranskineko laguntza zerrendan ageri diren pertsonei, bakoitzari dagokion kopuru ekonomiko jakina, ordaintzeko.

4. Nafarroako Aldizkari ofizialean deialdiaren ebazpenaren iragarkia argitaratzea eta eskaera onetsien eta baztertuen zerrendak Nafarroako Gobernuko eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko iragarki tauletan argira ematea.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Glotodidaktika Bulegora eta Euskara Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruña, bi milako abenduaren hamabosta.-Hezkuntza zuzendari nagusia. Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0012009