27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

148/2001 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Bide Segurtasuna. 54. tarte arriskugarria (TA-54) kentzeko lanak: Ledean N-240 Iruña-Huesca eta NA-127 Zangoza-Sos del Rey Católico errepideen bidegurutzea hobetzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Zainketa Zerbitzuak emandako txostenean adierazi du "Bide Segurtasuna. 54. tarte arriskugarria (TA-54) kentzeko lanak: Ledean N-240 Iruña-Huesca eta NA-127 Zangoza-Sos del Rey Católico errepideen bidegurutzea hobetzea" izeneko proiektua jaso duela. Proiektua Eunate Cía de Ingeniería, S.L.k erredaktatu du, abuztuaren 24ko 805/2000 Ebazpenaren bitartez hari adjudikatu baitzitzaion eginkizun hori.

Proiektuaren helburu nagusia Ledeako bidegurutzea hobetzea da, glorieta bat eginez, seguruagoa izan dadin. Errotondaren barrenean itzulika doan autoak lehentasuna izanen du.

Proiektuarekin batera Segurtasunaren eta Osasunaren azterketa aurkeztu da eta obrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Bide Segurtasuna. 54. tarte arriskugarria (TA-54) kentzeko lanak: Ledean N-240 Iruña-Huesca eta NA-127 Zangoza-Sos del Rey Católico errepideen bidegurutzea hobetzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan, nornahik egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak aurkeztu ahalko ditu eta argitaratzen den zerrendan agertzen diren akatsak zuzentzeko beharrezko diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek lurzati-planoak aztertu ahalko dituzte Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko bulegoetan eta Ledeako Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ledeako Udalari jakinaraztea (lurzati-planoen kopia bat bidaliko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamaseian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

N-240 ETA N-127 ERREPIDEEN BIDEGURUTZERAKO PROIEKTUA (LEDEA)

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

LEDEAKO UDALERRIA

LI-02 CARLOS IMIRIZALDU, José San Martin auzoa, z.g. 845 2 56 Mahastia

LEDEA

LI-03 PASCUAL BURGUETE, Pedro San Martin auzoa 42 649 2 55 Mahastia

LEDEA

LI-04 LATORRE MENDIVE, Fco Javier La Torre Hostala 92 2 397 Zorua

LEDEA

LATORRE MENDIVE, Miguel María La Torre Hostala

LEDEA

LATORRE MENDIVE, José Daniel La Torre Hostala

LEDEA

LI-05 DE PRODUCTOS PETROLIFEROS Yanguas y Miranda 29 30 2 396 Zoladura

REPSOL COMERCIAL IRUÑA

LI-06 LATORRE MENDIVE, Fco Javier La Torre Hostala 311 2 407 Zoladura

LEDEA

LATORRE MENDIVE, Miguel María La Torre Hostala

LEDEA

LATORRE MENDIVE, José Daniel La Torre Hostala

LEDEA

N-240 ETA NA-127 ERREPIDEEN BIDEGURUTZERAKO PROIEKTUA (LEDEA)

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

LURRA PILATZEKO BEHIN-BEHINEKO OKUPAZIOAK

LEDEAKO UDALERRIA

LI-07 LIQUIDAIN REBOLE, Martín Miguel Oyaga plaza 3.230 2 53 Larreak

LEDEA

N-240 ETA NA-127 ERREPIDEEN BIDEGURUTZERAKO PROIEKTUA (LEDEA)

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

TELEFONO LINEARAKO ZORTASUNA

LEDEAKO UDALERRIA

LI-01 ARINA PENA, Francisca 24 169 60 12 2 57 Larreak

Mediavilla, 5. zk. LEDEA

LI-02 CARLOS IMIRIZALDU, José 22 157 56 0 2 56 Mahastia

San Martin auzoa, z.g. LEDEA

LI-03 PASCUAL BURGUETE Pedro 61 428 153 24 2 53 Mahastia

San Martin auzoa 42 LEDEA

Iragarkiaren kodea: A0101760