27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Oihan-enkantea

Udalak, 2001eko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hurrengo oihan-aprobetxamendu hau, ahozko posturen bidezko enkante publikoan saltzea:

Lotea: "La Sarda" eta "El Estrecho" alderdietan, 5.178 makal, 3.102,517 metro kubiko zur eta 490,033 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, 31.688.530 pezetan baloratuak.

Enkantea Mendabiako Udaleko batzar-aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean.

Enkantean parte hartzeko nahitaezko baldintza izanen dira 633.770 pezeta uztea -behin-behineko fidantzatako-, Enpresa Sailkapen Agiria aurkeztea eta baldintzen pleguaren 5. artikuluan eskatutako gainerako baldintzak betetzea.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 231. artikuluari jarraikiz, enkantearen behin-behineko esleipenaren emaitzak sesta aldia izanen du.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude eskura.

Mendabian, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0101614