27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

263/2000 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Rafael Teijera Álvarez jauna, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko auzitegiko medikua, Institutu horretako zuzendari izendatzen duena.

Azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua sortu zen. Dekretu horren laugarren xedapen iragankorrak adierazten du Institutuari atxikitako auzitegiko mediku bat zuzendari izendatuko dutela, behin-behinekoz.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak egindako txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. Rafael Teijera Álvarez jauna, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko auzitegiko medikua, Institutu horretako zuzendari izendatzea, behin-behinekoz.

2. Foru Agindu hau interesatuari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Auzitegi Nagusiari, Estatuko Fiskaltzaren Nafarroako ordezkaritzari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita zortzian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0101494