27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak hartua, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa izendatzen duena.

Nafarroako Parlamentuak 2001eko otsailaren 22an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 2. artikuluarekin bat, behar den gehiengoaz, M.ª Jesús Aranda Lasheras andrea Nafarroako Foru Komunitateko ararteko izendatu du, sei urterako.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A0101945