27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Udalaren jabetzari kalte egiteagatik Ekonomiako eta Funtzio Publikoko zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 30ean eman 16/EC ebazpena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

Ikusirik Udaltzaingoak 195/00A espedientean aurkeztutako gaztigua, Kitoko Unsidimi jaunak gidatutako SS-9294-Y matrikuladun ibilgailuak, asegurua Compañía A.X.A.n duenak, 2000ko azaroaren 19an seinale bati egindako kalteen gainekoa, honako hau ebatzi dut:

1.-Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea abiaraztea, haien erantzulea zehazteko. Kalte horiek 11.436 pezeta egiten dute.

2.-Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzkatzen dituzten agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako lekuetako batean idatziz egin beharko dute.

Halaber, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea gehienez ere hiru hilabetekoa dela, ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe iraganda, eta jakinarazpena egiten saiatu dela espedientean behar bezala kreditatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen berariazko ebazpenak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0100452