27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Behin betiko onespena, birzatiketa proiektuari

Alkate udalburuak, 2000ko abenduaren 27ko Alkatetzaren ebazpen bidez, behin betiko onetsi zuen 32. exekuzio unitateko (Tuterako HAPOko 9. unitate integratua, 5-B banaketa eremua) etorkizuneko Konpentsazio Batzordearen estatutuen eta jarduteko oinarrien proiektua, Joaquín Sáinz García del Pozo jaunak, 32. exekuzio unitatearen Jabeen Batzarraren izenean, sustatua. Proiektua 2000ko irailaren 27an, Alkatetzaren ebazpen bidez onetsi zen hasiera batez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako abenduaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0100449