25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Altsasu/Olazti/Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Deialdia, administrari laguntzaile lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea da.

1.2. Oposizio-lehiaketa honek balioko du beronen hautapen probak gaindituagatik plazarik lortu ez dutenak kontratatzeko, aldi baterako langile gisa eta lorturiko puntuazioaren araberako ordenan; hori guztia ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.a) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

1.3. Izendapenak lan-araubideko enplegatu finko eginen ditu izendatuak, ondorio guztiekin, eta indarra duen arauterian ezarritako probaldia beharko dute iragan.

1.4. Lanpostuak D mailako lansariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legean eta 1984ko uztailaren 4ko Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan ezarri moduan.

Dena den, eta lan-araubidekoa denez gero, Langileen Estatutuak eta gainerako legezko arau aplikagarriek arautuko dute kontratua, baita Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bere lan- kontratudunentzat ezartzen dituen hitzarmen eta akordioek ere.

1.5. Lanaldiaren antolamendua zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dute.

2. oinarria.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatekoa edo Europako Batasuneko edozein Estatutakoa eta adinez nagusi izatea.

b) Gutxienez, eskolako graduatua edo Lanbide Heziketako lehen maila edo horren baliokide bat izatea.

c) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo ezindurik ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek aurreko baldintzak egiaztatu beharko dituzte deialdi honen 8. oinarrian adierazi epean eta moduan, eta eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da, baita hautapen prozeduran zehar ere, izendapena arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistroan aurkeztu beharko dira 20 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaera horiek I. eranskineko ereduari beharko zaizkio lotu.

3.2. Luzaezina da eskabideak aurkezteko epea.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 10 egun balioduneko epean, erreklamazioak egin ahalko dituzte eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzitakoan, Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honakoek osatuko dute:

Mahaiburua: Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua edo berak eskuordetzen duena.

Mahaikidea: Nafarroako Udalen Federazioko ordezkaria.

Ordezkoa: berak eskuordetzen duena.

Mahaikidea: Olaztiko Udaleko ordezkaria.

Ordezkoa: berak eskuordetzen duena.

Mahaikidea: INAPeko teknikaria.

Ordezkoa: berak eskuordetzen duena.

Mahaikidea: Ziordiko ordezkaria.

Ordezkoa: berak eskuordetzen duena.

Idazkaria: Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Mankomunitateko udaletako edozein idazkari.

5.2. Epaimahaia hautapen probak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzean sor daitezkeen arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza hartu ahalko du proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan zehaztuko da probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

6.1. Lehiaketaldia.

6.1.1. Alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baremo honen arabera kalifikatu eta puntuatuko dira:

a) Administrazio publikoan edo toki administrazioan egindako zerbitzuak administrari laguntzaile lanpostuetan edo antzekoetan: 2 puntu urteko, eta 8 puntu gehienez ere.

b) Enpresa pribatuari egindako zerbitzuak administrari laguntzaile lanpostuan: puntu bat urte bakoitzeko, eta gehienez ere 4 puntu.

c) Beste titulazio akademikoak, deialdi honetan eskatutakoak baino maila handiagokoak: puntu bat erdi mailako titulazio bakoitzeko eta 2 puntu goi mailako titulazio bakoitzeko. Kasu horretan, ez zaie punturik emanen behe mailakoei. Gehienez ere 4 puntu.

d) Hobekuntza ikastaro bakoitza, udal arloko gaietan, informatikan, agiritegian, e.a.: puntu bat, eta gehienez ere 4 puntu.

6.1.2. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahalko ditu argibideak eta datu osagarriak lehiakideek alegatutako merezimenduen gainean.

6.1.3. Behin lehiaketa bukaturik, Mankomunitatearen iragarki oholean jarriko da agerian, eta gutxienez 2 egun baliodun lehenago, oposizioko lehen ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua.

6.2. Oposizioaldia:

6.2.1. Lehen ariketa: euskara.

Euskarazko ezagupenak frogatzea hizkuntzari buruzko proba bat eginez, ahozkoa eta idatzitakoa.

Proba horiek Sakanako Mankomunitateari atxikitako langileek zuzendu eta baloratuko dituzte.

6.2.2. Bigarren ariketa. Bi zati izanen ditu:

a) Lehen zatia:

Deialdi honen eranskineko programatik zozketan ateratako bi gai azaldu beharko dira idatzita, 2 ordutan gehienez ere.

b) Bigarren zatia:

Administrari laguntzailearen lanari dagozkion zenbait kasu praktiko ebatzi beharko dira, hala nola, aurrekontuen kontabilitatea, eskabideak, ziurtagiriak, ofizioak, e.a.

6.2.3. Hirugarren ariketa: mekanografia.

Oposiziogile guztiek epaimahaiak emandako testu bat bera kopiatu beharko dute makinaz 15 minututan. Oposiziogile bakoitzak horretarako ezarritako makina erabiliko du proba egiteko, eta debekatua dago idazmakina elektrikoak, baita elektronikoak ere, erabiltzea.

Balorazio sistema ondoko hau izanen da: puntuazioa altuena emanen zaio testu osoa makinaz ongi idazten duen izangaiari. Puntuazio honi puntuak kenduko zaizkio irizpide hauei jarraikiz:

Zuzentasuna idazketan:

a) Idatzitako hitz batean egindako akats bakoitzeko 0,10 puntu gutxiago.

b) Hitz berean egindako bi akats edo gehiago, 0,25 puntu gutxiago.

c) Idatzi gabeko edo osatu gabeko hitz bakoitzeko 0,40 puntu gutxiago.

Zuzentasuna ortografian:

a) Idatzi gabeko puntuazio-zeinu bakoitzeko 0,20 puntu gutxiago.

b) Idatzi gabeko azentuazio zeinu bakoitzeko 0,10 puntu gutxiago.

c) Idatzi gabeko puntu eta bereiz bakoitzeko 0,50 puntu gutxiago.

6.2.4. Laugarren ariketa: matematika.

Administrari laguntzaile lanarekin zerikusia duten matematikako problemak (hiruko erregela bakuna eta konposatua, korrituen kalkulua, e.a.) egitea. Proba horretarako, izangaiek ezingo dute kalkulagailua erabili. Gehienez ere ordu bete.

6.2.5. Bosgarren ariketa: informatika.

Proba informatikoa ordenadorearekin, ANIMSAkoen kargura, epaimahaiak erabakitzen duen moduan eta denboran.

6.2.6. Seigarren ariketa: test psikoteknikoa.

Nafarroako Gobernuko Psikologia Aplikatuaren Institutuaren kargura, lanposturako edo lan mailarako gaitasuna eta egokitasuna aztertzeko, Mankomunitateak zerbitzurik hoberena izan dezan. Epaimahaiak Institutukoen balorazioa hartuko du.

6.2.8. Ariketen balorazioa: gehienez ere 70 puntukoa izanen da, honela banaturik:

Euskara: 0tik 10 puntura. Gutxienez 5 puntu gainditzeko.

Azalpena: 0tik 10 puntura. Gutxienez 5 puntu gainditzeko.

Kasu praktikoak: 0tik 10 puntura. Gutxienez 5 puntu gainditzeko.

Mekanografia: 0tik 10 puntura. Gutxienez 5 puntu gainditzeko.

Matematika: 0tik 10 puntura. Gutxienez 5 puntu gainditzeko.

Informatika: 0tik 10 puntura. Gutxienez 5 puntu gainditzeko.

Test psikoteknikoa: 0tik 10 puntura. Gutxienez 2 puntu gainditzeko.

6.2.9. Oposizioko ariketa guztiak dira baztergarriak eta eskatzen den gutxieneko puntuaziora iristen ez direnak bazterturik geldituko dira, eta epaimahaia ez da gainerako probak kalifikatzen hasiko.

Orobat, eta ariketa guztietan, baztertuta geratuko dira probetako edozein gai edo zatitan 0 puntuko kalifikazioa ateratzen duten izangaiak.

Izangaiek probak egiteko jarraitzen duten ordena berean eginen da zuzenketa.

6.2.10. Ariketa bakoitzaren zuzenketa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Mankomunitateko iragarki oholean, banan banako jakinarazpenik egin gabe, proba gainditzen duten izangaien zerrenda, beren kalifikazioekin, baita oposizioko hurrengo ariketa zein egun, toki eta ordutan eginen den ere, 48 ordu lehenagotik bederen.

6.2.11. Dei bakarra eginen zaie izangaiei ariketa bakoitzerako, eta Nortasun Agiri Nazionalarekin beharko dute agertu.

Agertzen ez diren izangaiak baztertuta geldituko dira.

6.2.12. Botoa izanik, proba bakoitzean parte hartzen duten mahaikideen puntuazioen batez besteko aritmetikoak eginen dira oposizioko ariketen kalifikazioak ateratzeko.

6.2.13. Izangai bakoitzak bi faseetan ateratako puntuazioen batura izanen da oposizio-lehiaketaren kalifikazioa.

6.2.14. Hautapen probak egiteko, ezinduentzat behar diren egokitzapenak eginen dira denbora eta bitarteko aldetik, eskabidean eskatutakoaren arabera. Epaimahaiak ezinduei beren egoera froga dezaten eskatu ahalko die, organo eskudunak luzatutako ziurtagiria, alegia.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Mankomunitateko buruari igorriko dio probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztira ateratako puntuazioaren arabera ordenatua, izangai bakoitzak oposizioko ariketetan ateratzen dituen kalifikazioak batu ondoren, eta puntuazio handieneko izangaien aldeko izendapen proposamena erantsiko zaio. Proposamen hori Mankomunitateko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko 30 egun naturaletan, proposatutako izangaiek agiri hauek ekarri beharko dituzte Mankomunitateko bulegoetara:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

b) 2. oinarrian eskatutako titulu jatorrizkoa eta fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela, ezta inongo administrazio publikotik baztertua ere, dioena.

d) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguko obligazioak zintzo beteko dituela.

7.3. Aipatu epearen barrenean, behar adina arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira lanpostu hutserako izendatu eta baliorik gabe geldituko dira beren jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egindako faltsukeriaren erantzukizuna ezertan ukatu gabe.

7.4. Aurreko ataleko kasua emanez gero, 7.1 atalean aipatzen den gaindituen zerrendan hurrengo izangaiarekin beteko da baja, eta aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da horrekin ere.

8. oinarria.-Izendapena eta lanpostua hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaitu eta izangaiek 7.2 oinarri horretako agiriak aurkezturik, Mankomunitateko buruak ebazpen bidez izendatuko du Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-araubideko administrari laguntzaile.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiek lanpostuaren jabetza hartu beharko dute, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean. Ezinbesteko kasuak salbu, epe horretan jabetza hartzen ez badute eskubide guztiak galduko dituzte Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan araubideko administrari laguntzaile izateko. Kasu horretan, 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

9.1. Deialdi honen, bere oinarrien edo aplikazio egintzen kontra, errekurtso hauetakoren bat jarri ahal izanen da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintzak edo erabakiak argitaratu edo jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta ondoko bi hilabeteren barrenean.

I. ERASKINA

Eskabide eredua

Izen-deiturak: ................., adinez nagusia. N.A.N. zenbakia: ............, jaioteguna: .........., sorlekua: ............, helbidea: ............, posta kodea: ............ telefonoa: ...........

Zure aurrera agertu eta azaltzen dut:

Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan ezintasun fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunik ez dudala.

Ez nagoela disziplinako espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian adierazitako titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko seinalatu den epea bukatzean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horregatik,

Eskabide hau onartzea eskatzen dut eta, ondorioz, onartua izan nadila administrari laguntzaile lanpostu bat, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Altsasun, 2000ko ........aren .....(e)an.

ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERASKINA

Programa

1. gaia.-1978ko Espainiako Konstituzioa. Bere edukiaren egitura eta sintesia. Konstituzioaren printzipio nagusiak. Toki entitateen erregulazioa Konstituzioan.

2. gaia.-Ideia orokorrak Legeari eta Erregelamenduari buruz. Udal ordenantza eta erregelamenduak: motak eta onesteko baldintzak. Alkatetzaren bandoa.

3. gaia.-Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaketa. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautaketa. Nafarroako Parlamentuan duen erantzukizun politikoa.

4. gaia.-Udalerria: kontzeptua eta elementuak. Udal administrazioa: beharrezko antolakuntza eta antolakuntza osagarria. Udal autonomia: eskumenak. Berezitasunak: Kontzejua Nafarroan eta mankomunitateak.

5. gaia.-Administrazio prozedurari buruzko ideia orokorrak; hasiera, tramitazioa eta ebazpena. Egintza administratiboen jakinarazpena. Administrazio espedienteak: osaketa, sailkapen sistema. Isiltasun administratiboaren aipamen laburra.

6. gaia.-Administrazio errekurtsoak toki entitateen egintza eta erabakien aurka. Aipamen berezia gora jotzeko errekurtsoari buruz, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean.

7. gaia.-Udal eta kontzejuen baliabide ekonomikoen aipamena eta sailkapena, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Legeari jarraituz. Haien definizioa eta analisi laburra. Partaidetza fondoa Nafarroako zergetan.

8. gaia.-Udal aurrekontuak Nafarroan: haien egituraren gaineko ideia orokorra. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Onetsi eta aldatzeko tramiteak. Aurrekontu bereziak.

9. gaia.-Gizarte zerbitzuen lege esparrua Nafarroan. Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea, dekretuak eta erregelamenduak. Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoei buruzko Foru Dekretua.

10. gaia.-Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak Nafarroan, antolaketa eta finantziazioa.

3.-Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Estatutu eta ordenantzak. Organoak: bilkuren araubidea.

11. gaia.-Mankomunitateko burutza: izendapena, betebeharrak eta eskurantzak.

12. gaia.-Udal artxiboa: ideia orokorra eta artxibo-sistema, Nafarroako Toki Administrazioko Departamentuak onetsitako katalogoaren arabera.

13. gaia.-Udal kontabilitatea. Aurrekontuen kontabilitatea eta kontabilitate orokorraren plan orokorra. Aurrekontuen likidazioa.

14. gaia.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea. Udalen baliabideak oro har. Hirilurraren gaineko kontribuzioa. Landalurraren eta abereen gaineko kontribuzioa. Jarduera askotarikoen gaineko kontribuzioa. Kontribuzio bereziak.

Altsasun, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100481