25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R G A

Belarrak enkantean

Lergako Udalak plegu itxiaren bidezko enkanterako dei egin du jurisdikzio honetako Indusigibel eta Biagako bazkatokietako larreen aprobetxamendua errentan emateko, 2006ko abuztuaren 31ra bitarte, egun horretan bukatzen baita partikularrendako belarren lagapena, hori guztia Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzan (1997ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 26koa) ezarritakoari hertsiki lotuz.

Enkantean erabiliko diren hasierako prezioak honakoak dira:

-Indusigibeleko bazkatokia: 680.000 pezeta.

-Biagako bazkatokia: 700.000 pezeta.

Proposamenak aurkezteko epea 2001eko martxoaren 28an bukatuko da, arratsaldeko ordu batean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa Lergako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan zehazten da.

Aurkeztutako proposamenak biltzen dituzten plikak Lergako Udaletxeko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko azken egunean, arratsaldeko ordu bietan.

Enkantea eman gabe gelditzen bada, berriz ere eginen dira enkanteak, % 10 merkeago, 2001eko apirilaren 4an, eta % 20 merkeago, 2001eko apirilaren 11n, eguerdiko ordu batean, hurrenez hurren.

Lergan, bi mila eta bateko otsailaren hamalauan. Alkatea, Sagrario Zabalza Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0101693