25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Udalaren Gobernu Batzordeak, 2001eko urtarrilaren 9an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Repsol enpresarekin hirigintza hitzarmena egiteko aukera izanik, Nafarroa Behereko etorbideko 7 zenbakian duen 746. hornitegia (gasolindegia) kentzeko, trafiko arazoak sortzen baititu eremu horretan.

Idazkaritzak eta Kontuhartzailetzak emaniko txostenak harturik eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/99 Foru Legearen 141. artikuluari jarraikiz:

Erabaki da:

Lehendabizi.-Repsol enpresarekin proposatu den hirigintza hitzarmena onestea Nafarroa Behereko etorbideko 7 zenbakian dagoen 746. hornitegia kentzeko, betiere Kontuhartzaileak emaniko txostenean biltzen diren ondoko zehaztapenak sartuta, hau da, 7.1 eta 10.2 (lagatu behar ziren 1.424 metro karratu urbanizatu behar den eremutik kentzea, Repsolek ordaindu behar dituen 23.000.000 pezeta BEZaren kargura), eta 7.7 (sartu beharko da aukera bat, hau da, lagapen aldia bukatzen denean Udalak baduela aukera instalazioak doan eskuratzeko edo adjudikazio-hartzaileak hura bota eta garbitu behar badu, bere kargura izatea).

Bigarrenik.-Espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia paratuz bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bai iragarki oholean eta Diario de Navarran eta Diario de Noticias egunkarietan, eta 15 egun ematea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek epe horretan hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Tafallan, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0101455