25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Obra zuzendaritza, prozedura negoziatu bidezko publizitatearekin

Lehiaketaren xedea: "Altsasu-Urdalur ubidea berriztatzea" obraren zuzendaritza.

Lizitazioaren prezioa (BEZa barne): 4.360.000 pezeta (26.204,13 euro).

Behin-behineko fidantza: 87.200 pezeta (524,08 euro).

Obra egiteko gehieneko epea: behin betiko harrera agiria egin arte.

Eskaintzen aukezkezpena: Mankomunitateko Erregistroan (Lakuntza), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondorengo hamalau egun naturalen barruan (azken eguneko 14:00ak baino lehen).

Proposamen teknikoen eta eskaintza ekonomikoen irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko zortzigarren egunean, goizeko bederatzietan egingo da.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan argitaratzeak sortutako gastuak, esleipen hartzailearen kontura joango dira.

Klausula administratibo partikularren pleguak eta proiektua Copia Fotocopiasen daude, interesatuen eskura (Pio XII.aren etorbidea, 13-Iruña).

Lakuntza, bi mila eta bateko otsailaren bostean. Mankomunitateburua, Jose Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: A0101588