25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Ezkaba eta Azpilagañako kiroldegietan ur bero sanitarioa ekoizteari begira eguzkiko energia termikoa ustiatzeko instalazioa paratzea eta hornidura kontratatzeko

Proposamenak aurkeztea:

Gutunazal batean, bertan sarturik deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak, eta pleguari atxikirik doan eranskina beterik.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea:

Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, zeina Udaletxean baitago, hogeita seigarren egun naturala bitartean, behin ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, beti ere, azken egunaren 14:00ak baino lehen.

Bertzelako argibideak:

Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria kalea, 40), Udalaren Argibide Bulegoan eta Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zortzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101540