25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan jartzen du salgai hurrengo oihan lotea:

Lehendabiziko lotea:

-551 oin alertze japoniarra, 269ï91 metro kubiko zur egiten dutenak, eta 116 izai gorri, 159ï37 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.396.415 pezeta. Uztarleku, Txantxartieta eta Aritz alderdiak. Bakanketa eta matarrasa delako moduetan.

Proposamenak, Baldintzen Pleguan erantsitako ereduaren araberakoak, Udal Diruzaintzan Pleguan zehazten den fidantza jarri izana frogatzen duen gordekinarekin (fidantza bat lote bakoitzeko), Leitzako Udal Idazkaritzan aurkeztuko dira, azkeneko egunaren eguerdiko hamabiak baino lehen.

Proposamenak aurkezteko epea: hamabost egun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Proposamenak ondoren irekiko dira Leitzako Udaletxearen Batzar Aretoan. Baldintza Ekonomiko Administratiboen Plegua Udal Idazkaritzan dago ikusgai.

Leitzan, bi mila eta bateko otsailaren zazpian. Mendiko zinegotzi delegatua, Bixente Usabiaga Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0101539