25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 7koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana. Honen bidez Aurelio Romero Serrano jauna izendatzen da Nafarroako Irrati-Telebista Espainiarreko Kontseilu Aholku-emaileko kide, Antonio Campos Manzano jaunaren ordez.

Nafarroako Irrati-Telebista Espainiarreko Kontseilu Aholku-emailea sortu eta erregulatzeari buruzko martxoaren 4ko 2/1985 Foru Legeak 4.1 artikuluan ezartzen du Talde Parlamentario batek proposatutako kideen arteko norbaitek huts egiten badu, hutsunea Talde horrexek berak proposatutako norbaiten bidez beteko dela legegintzaldian gelditzen den denborarako.

"Socialistas del Parlamento de Navarra" Talde Parlamentarioak adierazi du Antonio Campos Manzano jaunak, Nafarroako Irrati-Telebista Espainiarreko Kontseilu Aholku-emaileko kideak, uko egin diola kontseilukide izateari eta Talde parlamentario horretako beste kide bat proposatzen du haren ordez. Beraz, bidezkoa da ordezkapena egitea.

Horiek horrela, eta Nafarroako Irrati-Telebista Espainiarreko Kontseilu Aholku-emailea sortu eta erregulatzeari buruzko martxoaren 4ko 2/1985 Foru Legeak ematen didan ahalmena erabiliz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Antonio Campos Manzano jauna Nafarroako Irrati-Telebista Espainiarreko Kontseilu Aholku- emaileko kide gisa duen kargutik kendu eta beraren ordez Aurelio Romero Serrano jauna izendatzen da, "Socialistas del Parlamento de Navarra" Talde Parlamentarioaren ordezkari gisa.

Iruñean, 2001eko otsailaren 7an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0101396