25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Mendiko zinegotzi delegatuaren izendapena

"Leitzako alkate jaunak ilbeltzaren 26ko 2001/30 Dekretuaren bitartez honako erabaki hau hartu du:

(2001/30) Mendiko zinegotzi delegatuaren izendapena.

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 120. artikuluari jarraiki, alkateek arlo baten kudeaketarako zinegotzi delegatuaren kargua sortu dezakete. Leitzako Udalaren barruko antolamendua dela eta, mendiko arloarekin zerikusirik dauzkaten gai guztiak Mendi Batzordeak informatzen ditu, informe hau egin gabe, alkateak erabakirik hartzen ez duela. Gauzak honela, egoki ikusi da mendi arloarekin lotuta dauden alkatearen eginkizun eta eskumenak zinegotzi delegatu baten eskutan uztea, Mendi batzordeburu karguan eskuordetzea alegia.

Beraz, erabaki dut:

1. Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41., 43. eta 120. artikuluei jarraiki, Mendiko zinegotzi delegatuaren kargua sortzea eta kargu hau betetzeko Bixente Usabiaga Arregi jauna, Mendi batzordeburua alegia, izendatzea.

2. Eskuordetzaren edukia: mendi arloarekin sortzen diren gai guztietan Alkateari dagozkion eginkizun eta eskumenak, apirilaren 2ko Toki Erregimenaren Oinarrien gaineko 7/85Legeak, apirilaren 21eko 11/99 Legeak emandako erredakzioan, bere 21.3 artikuluan ezarritako salbuespenak izan ezik.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuari jakinaraztea eta Udalbatzaren bilkuran publiko egitea."

Leitzan, bi mila eta bateko otsailaren seian. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0101538