25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko "Bidezarra kirol instalazioetako pilotalekuaren frontisa eta alboko horma berritzea" proiektua lehenbailehen gauzatzea

Modalitatea: prentsan egindako publizitate bidezko prozedura negoziatua

Aurrekontua: baldintzetan finkatutako gastu-bolumena 9.782.343 pezetakoa da (bederatzi milioi zazpiehun eta laurogeita bi mila hirurehun eta berrogeita hiru pezeta), BEZa kanpo.

Lanak gauzatzeko epea: lanen zuinketa eta hasteko akta jasotzen denetik hilabete eta erdiko epea.

Proiektua eta baldintza teknikoei buruzko plegua eta klausula administratibo bereziak proposamenak aurkezteko epearen amaiera arte Noaingo Udaletxeko bulegoetan, Noaingo Errege kaleko 62an, egonen dira interesa duten guztientzat.

Proposamenak, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 13 egun naturaletan aurkeztuko dira.

Proposamenen irekitzea: Noain-Elortzibarko Udaletxean egingo da, Noaingo Errege kaleko 62an, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun naturalean, arratsaldeko 18etan.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko otsailaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0101511