25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Akats zuzenketa, "Zangozako Udalaren Zahar Etxea" erakunde autonomoko zerbitzu orokorretan aritzeko, 4 lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrendan

2000ko abenduaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen "Zangozako Udalaren Zahar Etxea" erakunde autonomoko zerbitzu orokorretan aritzeko, 4 lanpostu oposizio- lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdian onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda. Baztertutako izangaiei dagokienez, honela zioen:

"Baztertuak: inor ez."

Honela behar du, ordea:

"Baztertuak:

ROSA MARIA GOMEZ VIÑAS, (ez baitu betetzen deialdiaren 2. oinarriko 2.1 puntuko a) letra; alegia, Europako Ekonomi Elkarteko herritarra izatea)."

Argitara ematen da behar diren ondorioetarako, eta hamar eguneko epea ematen, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta bateko otsailaren bostean. Erakunde autonomoko Batzarreko burua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0101483