25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Herrilurraren desafektazioa hasiera batez onartzea: Telefónica Móviles

2001eko urtarrilaren 25ean Udalbatzak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1) 100 metro karratuko herrilurraren lurzatia hasiera batez desafektatzea, espedientean dagoen baldintza pleguaren arabera.

2) Nahi dituzten alegazioak jar ditzaten, espediente hau hilabete bateko epean jendaurrean jartzea Udal Iragarki- Taulan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aldez aurretik iragarkia jarrita.

3) Telekomunikazioko oinarrizko estazioen erabilera banatzeko prozedura arautzen duen 1324/2000 Foru Aginduaren 4. eta 5garren artikuluak bete beharko dituela adierazi Telefonica Moviles-i; baita Udal Hirigintz Araudiaren 13.c artikulua ere, lur ez urbanizagarriari buruzkoa. Era berean, proiektu sinatua aurkeztu behar du.

4) 1324/2000 Foru Aginduko 3.garren artikuluari jarraituz, eguneroko egunkarietan argitaratzea Telefonica Moviles-en eskaera.

5) Aurreko puntuan aipatzen den jendau-rreko epea iragan ondoren, erreklama-ziorik ez balego, hasiera bateko akordioa behin-betikoa bihurtuko dela agertzea.

6) Desafektazio hau egiteko izan diren zergatiak desagertu edo bere helburuak ez badira betetzen, orain desafektatzen den lurzatia berriro herrilur-ondarera itzuliko dela adieraztea.

7) Akordio hau behin betikoa bihurtuz gero, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 144 d) artikuluak aipatutako agiriak eta gainontzekoak Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentura bidaltzea.

Beran, bi mila eta bateko otsailaren bostean. Alkatea, J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0101415