25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Akats zuzenketa, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituen 21. ordenantza fiskalean, tarifen eranskineko I.7.1. eta I.7.2. epigrafean

Oharturik akats materiala dagoela iragarki batean, non, 2000ko abenduaren 30eko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten tributu dirusarreren eta prezio publikoen erregulazioa behin betiko onestea argitaratu baitzen, arestian aipatu Ordenantza fiskal horren tarifen eranskineko I.7.1. eta I.7.2. epigrafeari dagokienez, behar den zuzenketa ematen da ondotik.

10487. orrian, "I.7.1 Jarduera ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean:" dioen tokian hala esan behar du: "I.7.1 Jarduera ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, hamar metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko, egunean:".

Orri berean, "I.7.2 Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozein okupazio, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean:" dioen tokian hala esan behar du: "I.7.2 Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozein okupazio, hamar metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko, egunean:"

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan. Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101414