25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoa, Iruñeko Alde Zaharreko Compañía plazako lur azpian auto-ibilgailuak aparkatzeko 225 plazaren erabilera eta gozamenerako (erabilera pribatiboa) emakida administratiboak esleitzeko

Udalbatzak 2001eko otsailaren 1eko Osoko Bilkuran hala erabakita, emakida administratiboak esleitzeko deialdi publikoa egiten da, Iruñeko Alde Zaharreko Compañía plazako lur azpian auto-ibilgailuak aparkatzeko 225 plazaren erabilera eta gozamenerako (erabilera pribatiboa).

Deialdi publikoaren xedea: Aipatu esleipena.

Eskaintzak aurkeztea: eskabideak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, lehiaketaren deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabideak Nafarroako Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edozein egun baliodunetan, beti ere ai patu epearen barruan. Epe hori azken egun balioduneko 14:00etan amaituko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza tekniko, juridiko eta ekonomikoen plegu artiludunean jasota daude. Agiri horiek jatorrizkoak behar dute izan, edo, bestela, kopia kautotuak.

Eskaintzak irekitzea: Eskaintzak 48 orduko epean irekiko dira, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina.

Baldintza tekniko, juridiko eta ekonomikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, Iruñeko Udalaren Zaharberritze bulegoan (Eslava kalea, 1-bis).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren batean. Alkatea. Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101413