25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Construcciones Zósimo Zaratiegui, S.L.-k U.E. 21erako sustaturiko hitzarmen urbanistikoari eta borondatezko birpartzelazioari behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2001eko ilbeltzaren 26an egin zuen Osoko Bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:

"1. Behin betikoz onartzea Construcciones Zósimo Zaratiegui, S.L.-k sustaturiko Hitzarmen Urbanistikoa, hirigintzako udal Planaren U.E. 21erako.

2. Behin betikoz onartzea aipatu unitatearen borondatezko Birpartzelazio Proiektua.

3. Dagokion ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Lesakan, bi mila eta bateko ilbeltzaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza

Iragarkiaren kodea: A0101356