25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Obra lehiaketa Eskoletako plaza urbanizatzeko

Villatuertako Udalak, 2001eko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, lehiaketa publikorako dei egin du, ondoko obra adjudikatzeko:

I.-Kontratuaren xedea: Eskoletako plaza urbanizatzeko proiektuan azaltzen den obrarako kontratua egitea.

II.-Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

III.-Kontrata bidezko aurrekontua: 30.103.878 pezeta, BEZa barne.

IV.-Egiteko epea: 4 hilabete.

V.-Proposamenak aurkeztea: Udaletxeko erregistro orokorrean, 26 egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

VI.-Plikak irekitzea: Udaletxean, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunean, arratsaldeko ordu batean.

Proiektua eta baldintza administratiboen plegua interesatuen eskura egonen dira Seri-Color kopia dendan, Urederra ibaia plazan, z.g., Lizarra.

Villatuertan, bi mila eta bateko otsailaren bian. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0101266