25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Akats zuzenketa

Igerileku estaliaren iragarkian akatsa atzeman denez, deuseztu egiten dira 2001eko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 10ekoan, argitaraturiko deialdiak. Hortaz, beste epe bat ematen da, ondoko zehaztapenekin:

C I N T R U E N I G O

Obra lehiaketa. Igerilekuaren estalki teleskopikorako

Mota: lehiaketa.

Aurrekontua: 2. kapitulua. Estalkiaren obra zibila: 7.832.974 pezeta.

7. kapitulua. Estalki teleskopikoa: pezetak 26.784.000.

Aurrekontua, guztira: 34.616.974 pezeta.

BEZa, % 16: 5.538.716 pezeta.

Obra gauzatzeko aurrekontua, guztira: 40.155.690 pezeta.

Egiteko epea: zazpi hilabete.

Proposamenak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita seigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte.

Proposamenak irekitzea: eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Proiektu teknikoa eta baldintza administratiboen plegua, lehiatzaileen eskura daude Cintruenigoko Udalexean.

Cintruenigon, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A0101264