25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Orubeak enkantean, hiru etxebizitza eraikitzeko

Enkantearen xedea: hiru orube saltzea, familibakarreko hiru etxebizitza eraikitzeko.

Enkante modua: plegu itxiaren bidez.

Enkante eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeigarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Enkanteko orubeak:

-Camino del Monte alderdian, 7. poligonoko 469. lurzatia, 186,56 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 1.455.168 pezeta, gehi BEZa.

-Toki Eder auzoan, UA-16 unitateko D etxesaileko 2. lurzatia, 191,6 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 1.831.100 pezeta, gehi BEZa.

-Toki Eder auzoan, UA-16 unitateko D etxesaileko 4. lurzatia, 171,2 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 1.636.100 pezeta.

Behin-behineko fidantza: 100.000 pezeta.

Baldintzen plegua idazkaritzan dago ikusgai, interesatuen eskura.

Oibarren, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0101264