25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Finkaren segidako traktuari berrekitea San Jorgeko D unitatean

Iruñeko Alkatetzak, 2000ko abenduaren 1ean, honako erabaki hau hartu zuen:

RAL 01-AB-00 (5/UV)

Ikusirik antzinako erregistro bakarreko 132. liburuan, 1339 liburukian, 45. orrian dagoen 4.710 zenbakiko finkaren erregistroko datuak, eta frogaturik San Jorgeko BBPBaren D unitateko lurzatiketa espedientean froga hoberik agertu dela erregistroko jabea ez den beste baten jabetza eskubidearen alde, eta Hipoteka Legea gauzatzeko hirigintza mailako ekintzak Jabetza Erregistroan idazteari buruzko Erregelemenduko arau osagarriak eman zituen uztailaren 4ko 1093/1997 E.D.ko 9. artikuluari jarraikiz, ebatzi dut etenda zegoen segidako traktuari berrekitea, "Maderas Azcona, S.L." enpresaren alde, hau da, aipatu antzinako erregistro bakarreko 132. liburuan, 1339 liburukian, 45. orrian dagoen 4.710 zenbakiko finkaren gainean, honelaxe:

1.-Aipatu artikuluko 2. idatz-zatiari dagokionez, eta haren 9. inskripzioari buruz, hori 1970-09-2an egin baitzen, ediktuen bidez dei egiten zaie erregistroko titularrei, hau da, Ascensión, Julia, Mª Josefa eta Luisa Chango Mongay andreei, hamabost egun baliodunetan ager daitezen eta euren eskubideen alde nahi dutena alega dezaten. Igor bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, aipatu espedienteak ondorioak izan ditzan.

2.-Aipatu aginduko 3. idatz-zatiari dagokionez, eta haren 10. inskripzioari buruz, hori 1974-09-26an egin baitzen, zedularen bitarteko jakinarazpena egiten zaio erregistroko titularrari, Ascensión Chango Mongay andreari, hamabost egun baliodunetan ager dadin eta bere eskubidearen alde nahi duena alega dezan.

3.-Jakinaraz bekio ebazpen hau Navarra de Edificaciones, S.A.ri, alde interesatua baita.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua eta hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 a) atalean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan gainerako interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0100994