25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekiko lehiaketaren adjudikazioa, Arrotxapeako P.P.eko P-1B, A-1, A-4 eta S-2 poligonoak (Caceco) urbanizatzeko obrak egiteko

Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2001eko urtarrilaren 19an eginiko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

"Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2000-08-25eko bilkuran prozedura irekiko lehiaketarako deia egin zuen, eta ikusirik, aipatu deialdiko Kontratazio Mahaiak 2001- 01-15ean eginiko akta, harekin bat erabaki da:

1. Construnavar, S.L. enpresari adjudikatzea Arrotxapeako P-1B, A1, A4 eta S-2 poligonoak Pedro de Ursua eta Karrikiri kaleak (Caceco) urbanizatzeko, 82.884.685 pezetatan, BEZa barne, eta 4 hilabetetan egiteko, betiere lehiaketa arautzen zuen baldintzen pleguari jarraikiz.

2. 7.452.315 pezetako gastua baimentzea, Construnavar, S.L. enpresari ordaintzeko, Udalaren Hirigintza Gerentziako indarra duen aurrekontuko "Arrotxapea-UI.3" izeneko 30-43222-601010 kontusailaren kargura."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean eta, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa para daiteke Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Hori guztia aditzera ematen dizut eta erregutu honako jakinarazpen honi erantsita doan bikoiztuan sina dezazun.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bostean. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0100993