25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

E D I K T U A

Ultzamako Udalak, 2000ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"Ikusirik Ultzamako Elordi industrialdea presio handiko uraz hornitzeko obren proiektu teknikoa, Gabriel Silva Uribarri portu, ubide eta bideetako ingeniari jaunak prestatua, eta Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 85. artikuluan eta apirilaren 18ko 781/86 Errege Dekretu Legegilearen 94.ean xedatutakoari jarraikiz.

Gehiengoz, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Ultzamako Elordi industrialdea presio handiko uraz hornitzeko obren proiektu teknikoa, Gabriel Silva Uribarri portu, ubide eta bideetako ingeniari jaunak prestatua, baita proiektu horrek ukitzen dituen ondasun nahiz eskubideen eta horien jabeen banakako zerrenda zehaztua ere, erabaki honen eranskinean agertzen dena.

2. 6/1990 Foru Legearen 215-2 artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, toki entitateen mailako obra eta zerbitzuen proiektuen onespenak dakarren deklarazio inplizitua berrestea, hau da, proiektu horietan bildutako ondasunen erabilera publikoa eta horiek okupatzeko beharra deklaratzea hain zuzen ere.

3. Delako espedientea jendaurrean paratzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabortz egun baliodunetan, ukituriko titularrek egon daitezkeen akatsen zuzenketa eskatu edo egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Epe horretan, proiektua eta lurzatien planoak interesatuen eskura egonen dira Ultzamako Udalaren idazkaritzan, Larraintzarko San Pedro karrika, 8, goizeko bederatzietatik arratsaldeko bietara.

4. Delako obrak esleitzeko lehiaketa irekiaren prozedura erabiliko da.

5. Erabaki hau iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean zabalkunderik handiena duten egunkarietako batean argitara ematea".

Larraintzar-Ultzaman, bi milako abenduaren hogeita bian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

E R A N S K I N A

Poligonoa: 11. Lurzatia: 3.106. Jabea: Pedro Oyarzun. Helbidea: San Esteban, 12. Herria: Alkotz. NAN: 72.623.754. Lur mota: larrea. Ubidearen bide-zortasuna: 135 metro karratu. Aldi baterako okupazioa: 1.350 metro karratu.

Iragarkiaren kodea: A0100314