25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

2000ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa

Ultzamako Udalak, 2000ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, 2000ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 212. eta hurrengo artikuluetan xedaturikoarekin bat, espedientea jendaurrean izanen da, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, auzoek edo interesatuek, aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzar-Ultzaman, bi milako abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0100311