25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Kontratatzeko proposamena

Ludotekario izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez bete eta lanaldi ez osoko aldi baterako kontratatzeko deialdiko probak bukaturik, epaimahaiak Marta Zalacáin Zabaleta izendatzeko proposamena egin dio Udaleko alkatetzari, deialdiko zazpigarren oinarriarekin bat, bera baita oposizio-lehiaketan puntu gehien lortu dituen hautagaia, probak gainditu dituztenen artetik. Deialdia 2000ko ekainaren 9ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Tafallan, bi milako abenduaren hemeretzian. Epaimahaiko lehendakaria, José Luis Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0100308