25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I T E R O

2001eko ekitaldirako zerga tasak

Fiteroko Udalak, 2000ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, 2001eko ekitaldirako zerga tasa hauek onestea erabaki zuen:

Hiri-lurretako ondasunen kontribuzioa: 0,36.

Landa-lurretako ondasunen kontribuzioa: 0,5.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,35.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2,88.

Lurren balioaren igoeraren gaineko zerga: zergaldi bakoitzeko gehieneko ehunekoen 13.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetariko edozein aurkezten ahal da:

1.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien sailari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

2.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik hilabeteko epean.

3.-Berraztertzeko errekurtsoa, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen, alkatetzeari zuzendua, jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Fiteron, bi milako abenduaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.

Iragarkiaren kodea: A0100307