25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L G O R R I A G A

Hasierako onespena Udal Planaren aldaketari

Elgorriagako Udalak, 2000ko abenduaren 7ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, hiri lurzorua handitzeko. Hala, U.U.11 unitateari 777. lurzatitik geratzen dena gehituko zaio, "Forja Artística Martín Ibarra" enpresak egindako proposamenari eta espedienteari erantsitako dokumentazio teknikoari jarraituz, Gabriel Laborra eta José M. Larumbe arkitektoek prestatua baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Elgorriagan, bi milako abenduaren hogeita batean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100301