25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lurzoru demanialaren desafektazioa eta trukaketa

Lizarrako Udalak, 2000ko abenduaren 5eko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

1.-Lizarrako Katastroko 4. poligonoko 136. lurzatiaren aurrean dagoen jabari publikoko lurzoruaren 52,64 metro karratu bereiztea, espedientean jasotako krokisean zehazten eta mugatzen den bezala. Halaber, hasiera batez onestea bere kalifikazio juridikoa, ondoren, ondareko ondasun gisa sailkatzeko eta trukaketa bidez besterentzeko.

2.-Espedientea jendaurrean jartzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu eta hilabetez, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, jendaurreko epea iraganik, hasierako onespena behin betikotzat joko da.

Lizarran, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0100298