25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Udal Katastroko 3. poligonoko 1.064, 1.437 eta 1.438 lurzatien gaineko mugapenaren espedientea irekirik

Lizarrako Udalak, 2000ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

1. Katastroko 3. poligonoko Udalaren 1.437 eta 1.438 lurzatien gaineko mugapenaren espedienteari hasiera ematea, 1.064. lurzati pribatibotik eta horren hegoaldera dagoen bidetik bereizteko.

2. Erabaki honen berri ematea mugakide diren finken jabeei, bai eta horien gaineko bestelako eskubideen titularrei ere.

3. Mugapenari hasiera emateko erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

4. Mugapen lanak hastea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hirurogeigarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean, Katastroko 3. poligonoko Udalaren 1.438. lurzatian.

5. Mugapen lanak egiteko teknikari izendatzea Jesús Amézqueta Morrás jauna. Honek 62.400 pezetako (BEZa kanpo) eskaintza egin zuen eta gastu hori onetsi da, zeina egun indarra duen aurrekontuko 121-226000 kontusailaren kargura ordainduko baitzaio.

6. Interesatuek egoki juzkatzen dituzten agiriak aurkez ditzakete beren eskubideak frogatu eta babesteko, Lizarrako Udaletxean, mugapen lanak hasi aurreko hogei egun baino lehen. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

Lizarran, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0100297