25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O N G I D A

2001eko karga-tasak eta zaborren tasak

Longidako Udalak, 2000ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hauxe erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatua betetzeko:

1.-Hirilurreko kontribuzioa ordainarazteko karga- tasa finkatzea: zerga oinarriari aplikaturik urtean 3.766.000 pezetako dirubilketa -bi milako ekitaldian izandakoaren antzekoa- sortuko duen karga-tasa izanen da.

2.-Landalurreko kontribuzioa ordainarazteko karga- tasa finkatzea: % 0,280.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa finkatzea: % 3.

4.-1 indizea ezartzea jarduera ekonomikoen gaineko zergako gutxieneko kuoten gainean.

5.-% 14 finkatzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa, urteko portzentaje hauen gainean:

1) Urte 1etik 5 urtera bitarteko epea: 3.

2) 10 urtera arte: 2,8.

3) 15 urtera arte: 2,7.

4) 20 urtera arte: 2,7.

6.-Zaborrak bildu eta botatzeko zerbitzuen tarifa hauek finkatu dira:

Etxebizitzak: 8.440 pezeta urteko.

Taberna-jatetxea: 16.880 pezeta urteko.

Gainerako tasek bere hartan segituko dute.

Erabaki honek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat jarri

ahalko da, aukeran:

1.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua edo Administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legeak zehaztutako kasuetan; bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; dena dela, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo

2.-Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Longidan, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Francisco Javier Oliver Carte.

Iragarkiaren kodea: A0100296