25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O N G I D A

Ordenantzak martxoaren 2ko 4/99 Foru Legeari eta 2/99 Foru Legeari egokitzea

Udalak, 2000ko abenduaren 14an egindako osoko bilkuran, honako ordenantza hauek 2/99 eta 4/99 Foru Legeei egokitzea onetsi zuen:

-Ordenantza fiskal orokorra.

-Zaborrak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

-Meotzen urez hornitzeko tasa arautzen duen ordenantza.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasa arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325.1 b) artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hauek jendaurrean egonen dira hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea Udalaren idazkaritzan aztertu eta erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ditzaten.

Longidan, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Francisco Javier Oliver Carte.

Iragarkiaren kodea: A0100295