25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R B I N T Z A N A

2001. urteko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa onetsirik

Berbintzanako Udalak, 2000ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2001eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legeak -Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Legeari eta irailaren 12ko 270/98 Foru Dekretuari dagokionez- xedatuarekin bat, erabaki hau jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Berbintzanan, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: A0100293