25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R B I N T Z A N A

2001. urteko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Berbintzanako Udalak, 2000ko azaroaren 30ean egindako bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatuarekin bat, 2001. urterako honako karga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek ezartzea erabaki zuen:

Zergak:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,36.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,80.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifa orokorra. Indize zuzentzailea: 1,4.

4.-Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifa orokorra.

5.-Eraikuntzen gaineko zerga: ehuneko 2,2.

6.-Plusbalioaren gaineko zerga: populazio eskubidedunari lotutako kuota (5.000 biztanle bitarte), dagokion aldiaren araberakoa:

5 urte arteko aldia: 2,2ko tasa.

10 urte arteko aldia: 2,1eko tasa.

15 urte arteko aldia: 2,0ko tasa.

20 urte arteko aldia: 2,0ko tasa.

Kasu guztietan ehuneko 8koa izanen da tasa.

Aipatu ez direnek aurreko urteetako tasarekin jarraituko dute.

Karga-tasa hauek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik aitzina.

Tasak eta prezio publikoak

1.-Fotokopiak: 15/30.

2.-Artxiboko fotokopiak: 500.

3.-Ziurtagiriak eta faxa: 100.

4.-Artxiboko ziurtagiriak: 500.

5.-Obren lizentziak: 2.500.

6.-Jarduera sailkatuak: 2.500 + argitalpenen kostua.

7.-Konpultsak: 200.

8.-Azoka ttikia: 350.

9.-Megafonia: 200.

10.-Hilerria:

Garbiketa: 1.035 pezeta + KPI.

Kontzesioak (neurriaren arabera): 11.338 pezeta KPI.

11.-Ura.

Horniduraren kuota: 1.250.

0 eta 40 bitarteko kontsumoa: 55 pezeta metro kubikoko.

41 eta 50 bitarteko kontsumoa: 75 pezeta metro kubikoko.

51 baino kontsumo handiagoa: 200 pezeta metro kubikoko.

12.-Hilerria: erroldatugabeek, 20.000; erroldatuek, 10.000.

13.-Udalaren kiroldegia.

-Igerilekuak:

Haurren sarrera: 350 eguneko; 450 besta egunetan.

Helduen sarrera: 500 eguneko; 600 besta egunetan.

Jubilatuen sarrera: 350 eguneko; 450 besta egunetan.

15 eguneko abonua, haurrak: 2.000.

15 eguneko abonua, helduak: 3.000.

15 eguneko abonua, jubilatuak: 2.000.

Hilabeteko abonua, haurrak: 3.000.

Hilabeteko abonua, helduak: 4.500.

Hilabeteko abonua, jubilatuak: 3.000.

Hiru hilabeteko/denboraldiko abonuak: 5.000.

Hiru hilabeteko/denboraldiko abonuak: 9.000.

Hiru hilabeteko/denboraldiko abonuak: 5.000.

Kasu guztietan, 4 urte artekoak dohainik sartuko dira.

-Pilotalekua.

Kantxa erabiltzeagatik: 350 pezeta, erroldatuek; gainerakoek, 1.000 pezeta.

Argiak: 125 pezeta argi nagusiak; 125 pezeta, osagarriak.

Tasa eta prezio publiko hauek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Aipatu ez direnek aurreko urteetako tasarekin jarraituko dute.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, herriko ordenantzetako tarifen aldaketa hau jendaurrean egonen da 30 eguneko epean -iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina-, interesatuek aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Berbintzanan, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Carmen Terés Suescun.

Iragarkiaren kodea: A0100292