25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A N I B A R

2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea hasiera batez onetsirik

Lanibarko Udalak, 2000ko abenduaren 20ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea ikusirik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 212. eta hurrengo artikuluetan xedaturikoarekin bat, aho batez, hau erabaki da:

1. 2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea hasiera batez onestea. Hona hemen aldaketa horiek:

-Aparteko kredituak.

223-141 kontusaila. Bestelako langileak: 196.000 pezeta.

Aldaketa, guztira: 196.000 pezeta.

-Finantzaketaren iturria.

870 kontusaila. Orotariko gastuetarako diruzaintzako gerakinak.

-Kreditu gehikuntzak.

011-310 kontusaila. Maileguaren korrituak: 3.667 pezeta.

411-622 kontusaila. Osasun etxearen eraikuntza: 1.073.079 pezeta.

613-22703 kontusaila. Katastroaren mantentzea: 11.048 pezeta.

951-46601 kontusaila. Kontzejuetarako dirulaguntza, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 91.555 pezeta.

Aldaketak, guztira: 1.179.349 pezeta.

-Finantzaketaren iturria.

870 kontusaila. Orotariko gastuetarako diruzaintzako gerakinak: 1.179.349 pezeta.

2. Espedientea jendaurrean jartzea, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondoren.

3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2000ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsiko dira, aurreko puntuan jendaurrean egoteko epea bukatutakoan.

Lanaibarren, bi milako abenduaren hogeita hiruan. Alkatea, Pedro Piérola.

Iragarkiaren kodea: A0100074