25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2001eko urtarrilaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, mintegiko mahatsondo-hazien ekoizle- ugaltzaile titulu baten titulartasuna aldatzeko baimena ematen duena, Berbintzanako Isabel Zabalza Izuriaga andrearen izenean jartzeko.

Rafael Provedo de Esteban jaunak, Mintegiko mahatsondo-hazien ekoizleen Erregistroan NA-14-H zenbakiarekin ekoizle-ugaltzaile gisa ageri denak, titulu horren titulartasuna aldatzeko eskaera egin du, Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoetan ezarritakoari jarraikiz.

Eskatzaileak Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoan aurkezturiko dokumentazioa ontzat hartu da.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak aldaketarekiko adostasun txostena eman du.

Hori guztia kontuan harturik eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskaturiko titulartasun aldaketa egiteko baimena ematea. Hemendik aurrera Isabel Zabalza Izuriaga andrea (IFZ: 52441642-D) izanen da titularra.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraikiz.

3. Ebazpen hau interesatuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoari bidaltzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Neka- zaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: A0101297