25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

21/2001 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, unibertsitateko graduatuentzako bi beka sortzen dituena, Nafarroako Administrazio Artxiboan lanbide praktikak egiteko.

Barne Eraentza Zerbitzuak proposamena egin du unibertsitateko graduatuentzako bi beka sortzeko, Nafarroako Administrazio Artxiboan lanbide praktikak egiteko. Horrela, tituludun gazteei beren lanbidean esperientzia hartu eta prestakuntza handitzeko aukera emateaz gain, Administrazio Artxikoarentzat ere onuragarria izan daiteke bekadunei ematen zaien prestakuntzaren emaitza.

Hori horrela, 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legearen 44.5.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Administrazio Artxiboan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Eraentza Zerbitzuaren menpeko organoa, lanbide praktikak egiteko unibertsitateko graduatuentzako bi beka sortzea. Praktikak ondoko gai hauei lotuak izanen dira: administrazio artxiboak, agiriak antolatzeko teknikak eta agiriak egitea, fondo dokumentalak hartu eta bidaltzea, kontsulta zerbitzua eta kontsulta-egileentzako laguntza eta gainerako eginkizun osagarriak.

2. Nafarroako Administrazio Artxiboak praktikak ongi egiteko behar diren agiriak eta gainerako baliabide materialak emanen dizkie bekadunei.

3. Administrazio Artxiboko langile arduradunek, praktikaldian egiten diren azterlanak eta lanak zuzendu eta gainbegiratzeaz gain, bekadunek egin beharreko eginkizunak eta ordutegia finkatuko dituzte eta eginbeharrak betetzen dituztela begiratuko.

4. Izangaiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte: unibertsitateko lizentziatuaren titulua izatea, gehienez hiru urtekoa, deialdia egiten denean Nafarroan bizitzea eta 28 urte baino gutxiago izatea. Lanbide praktikak egiteko Nafarroako Gobernuaren bestelako bekak jaso dituztenek ezin izanen dituzte beka hauek eskatu.

5. Deialdi honetako bekak eskatzeko epea 15 egun naturalekoa da, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

6. Eskatzaileek ondoko agiri hauek aurkeztu behar dituzte Nafarroako Gonbernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, Iruña):

a) Eskabide-orria.

b) Curriculum vitae-a, ondoko hauen berri ematen duena: egindako ikasketak eta jarduerak, argitalpenak, lortutako bekak eta sariak, hizkuntzak, egindako ikerketa lanak, artxiboen kudeaketari, dokumentazioari, zuzenbideari eta bibliotekonomiari buruzko ezagupenak eta bidezkotzat jotzen dituen gainerako merezimenduak. Alegatutako merezimenduak agiri bidez egiaztatu behar dira.

c) Espediente akademikoaren ziurtagiria, ikasturte bakoitzeko ikasgai guztien kalifikazioak eta zein deialditan gainditu ziren adierazten dituena.

d) Lizentziatura tituluaren eta dituen gainerako titulu edo diplomen fotokopia konpultsatua.

e) Jaiotze agiria edo Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

f) Familiaren helbidea Nafarroan duela egiaztatzeko agiria.

g) Zinpeko aitorpena, lanbide praktiketarako Nafarroako Gobernuaren beste edozein beka jaso ez duela eta beste bekari uko egin ez diola adierazten duena.

Ebaluazio batzordeak curriculum vitae-an azaldutakoei buruz bidezkotzat jotzen dituen egiaztapenak edo justifikazioak eskatu ahalko ditu edozein momentutan.

7. Bekadunak batzorde batek hautatuko ditu. Batzordeak ondoko kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Humberto Manterola Erro jauna, Barne Eraentza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Angel Serrano Azkona jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari teknikoa.

Batzordekideak: Jesús Tanco Lerga jauna, Administrazio Artxiboari atxikiriko zuzendariordea eta Celia Castanera Montoya andrea, Administrazio Artxiboko goi mailako tituluduna.

Idazkaria: Pedro Aristu Beaumont jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Teknikoko letratua.

8. Batzordeak aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko ditu eta horretarako dagokien puntuazioa emanen die praktikei loturiko ikasgaiei eta ikastaroei. Gero, puntuazioaren arabera dagokien izangaiei beka emateko proposamena eginen du eta haien zerrenda jendaurrean paratuko.

9. Bekak Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren Foru Aginduaren bidez emanen dira eta jendaurrean paratuko dira Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoko iragarki oholean (Karlos III.a etorbidea, 2) eta Administrazio Artxioak Cordovillan dituen lokaletan.

10. Onuradunek beka eman zaiela jakinarazi eta hurrengo 10 egunetan hasi beharko dituzte praktikak. Bestela, bekari behin betikoz uko egin diotela ulertuko da.

11. Edozein arrazoirengatik bekari uko egiten bazaio. horren berri emanen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari, eta beka beste bati emanen zaio, batzordeak ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraikiz.

12. Administrazioak oinarri hauek aplikatzean sor daitekeen edozein gorabehera ebatziko du.

13. Beka bakoitza 1.080.000 pezetakoa izanen da urtean eta 90.000 pezetako hilekoetan ordainduko da, edo, hala behar baldin bada, dagokion portzentajean. Beka hau bateraezina da beste edozein beka, ordainsari edo laguntzarekin.

14. Bekak 12 hilabeteko iraupena izanen du. Hura luzatzeko aukera izanen da Administrazio Artxiboko arduradunaren berariazko eskaera arrazoitua egiten baldin badu, beti ere 2002ko abenduaren 31 arte.

15. Bekadunak Nafarroako Administrazio Artxiboan arituko dira, Zaragozako etorbidea, 3. Km, 31191 Cordovilla (SuperSer enpresaren lehengo eraikina), eta asteko gehieneko lanaldia 30 ordukoa izanen da. Bekadunek 30 egun naturaleko oporraldia izanen dute urtean.

16. Emandako betebeharrak eta eginkizunak betetzen ez badira eta axolagabekeriaz edo kalitatea zaindu gabe egiten badira, beka kenduko da, aldi baterako edo betiko. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak erabakiko du hori, Barne Eraentza Zerbitzuko zuzendariaren proposamenari jarraikiz, Zerbitzu horren menpekoa baita Administrazio Artxiboa. Horrekin batera, bekako diruaren zati proportzionala galduko da.

17. Egiten diren agiri eta lanen jabetza intelektuala Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarena izanen da, eta horrek izanen du, eta ez beste inork, haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

18. Bekadunek ez dute inolako lan harremanik izanen Nafarroako Administrazio Artxiboarekin.

19. Praktikaldia amaiturik, bekadun bakoitzak egindako lanei buruzko memoria eta hartutako ezagupen teknikoen balorazioa igorriko ditu Barne Eraentza Zerbitzura.

20. Foru Agindu honetan ezarritakoa aurrera eramateko 1.800.000 pezetako gastua baimendu da, 2001eko aurrekontuaren "Prestakuntzarako bekak" 10. programako 010001-01000-4809-121100 lerroaren kargura. Gainerako dirua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak 2002ko aurrekontutik hartzen duen lerroaren kargura egonen da. Horretarako, 2001eko ekitadirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeko 44.5 b) artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

21. Foru Agindu hau Departamentu honetako Barne Eraentza Zerbitzura, Administrazio Artxiboaren Bulegora eta Ekonomi Aferetarako Bulegora igorri eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearin jarraikiz (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0101492