25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

25/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, "Murillo el Fruto-Zarrakazteluko hondakin uren tratamendua" proiektuaren gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 22ko 826/2000 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zion "Murillo el Fruto-Zarrakazteluko hondakin uren tratamendua" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari eta jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 29ko 20/2001 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen aipatu proiektua, aurkeztutako alegazioak Ebazpen horren azalpen zatian ageri den bezala ebatzita.

Lanak egitea garrantzizkoa eta presakoa da, Zarakazteluko eta Murillo el Frutoko udalerriei beren hondakin uren saneamendurako egokiak diren azpiegiturak eman behar zaizkielako.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, justifikatutzat jotzen du desjabetzapenak ukitutako ondasunen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraituz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urtarrilaren otsailaren bostean egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Murillo el Fruto-Zarrakazteluko hondakin uren tratamendua" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

2. artikulua. Toki Administrazioko Departamentuak proiektu horri dagokion desjabetzapen prozeduraren izapideak eginen ditu, erabat ebatzi arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0101578