25. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

29/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Roberto Rubio Torrano jauna Nafarroako Administrazio Auzitegiko 3. Ataleko presidente kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 9ko 31/1998 Foru Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen du Nafarroako Administrazio Auzitegiko ataletako presidenteak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, organo horretako kideen artean aukeratuta, eta Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu maila izanen dutela ondorio guztietarako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakiak xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko otsailaren hamabian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

ERABAKI DU:

Artikulu bakarra.-Roberto Rubio Torrano jauna Nafarroako Administrazio Auzitegiko 3. ataleko presidente kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamabian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0101561