23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Fortunato Napar Bereterbide jaunari, azken helbide ezaguna Oskotzen (Imotz) izan baitzuen, Berriozarko Alkatetzak ondotik argitaratzen den ebazpena eman duela (05/1001, urtarrila), haren kontra bidezko diren errekurtsoen araubidea espreski zehazten delarik:

Berriozarko alkate udalburuak, bi mila eta bateko urtarrilaren bian, ebazpen hau eman du:

"Ikusirik Fortunato Napar Bereterbide jaunak ezarritako berraztertzeko errekurtsoa Alkatetza honek aurtengo urriaren 11n emandako ebazpenaren aurka, trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzen baitzitzaion (150/00 espedientea).

Errekurtso hau moduz bideratuta, espedienteko jarduketetatik hau ondoriozta daiteke,

Aurrekariak:

Lehenbizi.-2000ko apirilaren 12an, isun-orria luzatu zen trafikoko arau-hausteagatik (arnasa botatzean 0,40 mg/l baino gehiagoko alkohol tasa duela ibilgailua gidatzea), NA-008169-AK matrikuladun ibilgailua gidatzen ari zela (Trafikoari buruzko Legearen 12.1 artikulua eta Zirkulazioari buruzko Erregelamenduaren 20. artikulua).

Bigarrenik.-2000ko irailaren 19an, ebazpena eman zen arau-hausteagatik. Ebazpen hori bi milako irailaren hogeita batean jakinarazi zen.

Hirugarrenik.-Fortunato Napar Bereterbide jaunak berraztertzeko errekurtsoa paratu zuen alkatetzaren 2000ko irailaren hemeretziko ebazpenaren kontra, isuna jartzen baitzion Trafikoko arau hauste honengatik: "baimendu baino alkohol tasa handiagoa duela gidatzea". Errekurtsoak 2000ko urriaren 5ean izan zuen sarrera Madrilgo Gobernuaren Ordezkaritzan, eta 2000ko urriaren 30ean, berriz, Berriozarko Herriko Etxean.

Oinarri juridikoak:

I.-Salaketa egin zuen udaltzainak isun-orrian adierazitako guztia berretsi du, eta hura espedientean dago. 320/94 Errege Dekretuaren 14. artikuluak dioenez, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek froga balioa izanen dute salatutako egitateez den bezainbatean. Orobat, Auzitegi Gorenak 1996ko urriaren 4an eman epaian deklaratu du, lege doktrina gisa, ezen salatzailearen berrespenak Trafikoari, Ibilgailu Motordenunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikuludunak araututako zehapen prozeduran, kargu-froga dela ustezko arau-hauslearen salaketaren jakinarazpena baino lehen. Ildo beretik jo du Konstituzio Auzitegiak 1989ko urtarrilaren 19an eman epaian.

II.-Egindako arau-haustearen kalifikazioa eta ezarritako zehapena zuzen mailakaturik daude.

III.-Espedientea, berraztertzeko errekurtsoan aipatzen diren frogekin batean, errekurtso egilearen eskura egon dira, bulego orokorretan, azter zezan.

Horrenbertzez, Alkatetza honek berraztertzeko errekurtsoa ezestea ebatzi du, errekurritutako ebazpena zuzenbidearen araberakoa dela uste baitu.

Ebazpen honen kontra, aukeran, errekurtso hauetariko bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Publikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita lauan. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0100905