23. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Lurzati batzuetan obrak egiteko lizentziak ematea etenik

Castejongo Udalak, 2001eko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkuran, 2. poligonoko 326, 327, 431, 432, 433, 434, 435 eta 469. lurzatietan eraikitzeko litzentziak emateko prozesua etetea erabaki zuen, aipatutako lurzatiak ukitzen dituen arau subsidiarioetako aldaketa bat tramitatzearren.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 106. artikuluarekin bat.

Castejonen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: a0100898